XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondokoak ez datozen bitartean, euskal Ertaroko testuei neurri apalago batean J.A. G. de Cortázar-enak eman liezaieke jarraipena (46). GARCIA DE CORTAZAR, J.A.; ARIZAGA, B.; MARTINEZ OCHOA, R.M.; RIOS,M.L.(1979): Introducción a la Historia medieval de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya en sus textos. San Sebastián: Editorial Txertoa.

Historia bere testuetan aztertuz irakatsi nahia guztiz nagusitu da Irakaskuntzan; erdaretako argitalpenetan garbi ageri zaigu joera hau, eta adibide hurbilik ez da falta (47). Ik. honetaz bizkaitar historilari ertarozaleak hitzaurrean esandakoa eta liburu osoan burututako bilduma, adibide bezala: GARCIA DE CORTAZAR, J.A. (1975): Nueva Historia de España en sus textos. Edad Media. Santiago de Compostela: Editorial Pico Sacro.

Gurean eta Euskal Herriaz oraindaino dugun bildumarik egokiena beronek izan beharko luke, baina geroak esango du azken bururaino iristerik baduen.

Beste gabe, ba, itzul gaitezen iruzkindu nahi den oraingo argitalpenera.

3.1.2. Barruti espazio-tenporala

Liburuan edukinari ezarri zaizkion mugek zerikusi zuzena dute, noski, proiektu osoko histori epekapenarekin, eta, horren arabera, obra honi zegokion barruti espazio-tenporalarekin.

Baina baita korronte historiografiko baten ubidetik letorkeen histori ulerpen batekin ere: hau da, VI-X. mendeetako tarte horri ezaugarri eta datu berezgarri orokor propioak ikusi izan dizkiotenen artean egongo litzateke biltzaile-autorea, eta, ondorioz, obra honen kezka ardatza.

Aro galdu bat ez, baizik definizio zaileko baina zinez berezgarriko baten aurrean egongo ginateke, bada.

-- Barrutiaren ezaugarri orokorrak

Liburuari prepeziozko sarrera egokia eman zaio, Pirinio inguruaren mendebaldeko Komunitateak Antzinate Berantiarrean eta Lehen Ertaroan (VI-X. mendeak) tituluarekin (48) LARRAÑAGA 1992: 7-34. Hitzaurre honen harian doa, noski, ondoko azalpena, eta bertan mugatzen da liburuak begiztatu duen eremu espazio-tenporala (13-32. or.).

Holakoetan egiten den aukerak ezagumendu historikorako logikoa izan behar du: ulergarritasun historikoari lagunduko diona, alegia.

Horregatik, unitate historiko konprenigarri bezala Pirinio-inguruaren mendebaldea hautatzeaz arrazoiak eman beharrean sentitzen da, eta aukera baten arrazoiak aipatzen ditu, lehendik ere arrazoiok emanda dituela gogoratuz (49).LARRAÑAGA 1988:11-15.

Erromatarrek eta idazle klasikoek, hementxe, Pirinio katearen isurialde bietan eta baita euskal mendietan eta agian kantauriarretan ere topatu eta deskribatutako unitate etniko-kultural euskoideak zuzenesten zuen, Antzinatean, Pirinio-mendebaldeko komunitateez hitz egitea.

Eta ondoren, Lehen Ertaroan ere, eremu geografiko berberean gertatu zen herri-eztanda orokor bat (...)